viernes, 28 de mayo de 2010

Castro Urdiales

Castro Urdiales Kantabriako (Espainia) udalerria da. Probintziaren ekialdean kokatuta dago, Bizkaiarekin mugan. 2006an 30.000 biztanle zituen eta 96,7 km²-ko azalera du.
Ekialdetik, Bizkaiarekin muga egiten du, mendebaldean Liendo udalerriarekin, Guriezo duelarik hegoaldean.
Federiko Krutwigen Vasconia liburuan, Castro Urdialesi Urdialaitz deitzen zitzaion. Ez dago argi toponimo hori zertan oinarrituta erabili edo sortu zuen Krutwigek. Hala ere, euskarazko testu batzuetan Urdialaitz erabili izan da Castro Urdialesen euskarazko izen gisa. Euskaltzaindiak, hala ere, ez du Urdialaitz exonimo gisa jasotzen.

Txillardegik "Euskal Herria Helburu" bere liburuan, Castro Urdializ toponimoa euskal toponimo gisa aipatzen du ere mendebaleruntzko euskararen zabalpen historikoaz aritzerakoan. Urda-Urdializ Euskal Herriaren eta euskararen banaketa historikoak hartzen zuen lurraldean barreneko toponimo andana handi batekin lotu daiteke: Biarnoko Urdos, Gipuzkoako Urdaneta eta Urdaburu, Nafarroako Urdiain eta Urdazubi, Bizkaiko Urduliz eta Urdaibai... Dirudienez urda urritzaren aldaera bat da, nahiz eta toponimiaren zenbait adituek urdearekin, hau da, txerriarekin lotu, Merino Urrutiaren kasu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario