domingo, 23 de mayo de 2010

Edurne Pasabán


Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a ) alpinista gipuzkoarra da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen bigarren emakumea, Oh Eun-Sunren atzetik.

2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa (14 dira denera) eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen.

2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik. 12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan. Oh Eun-Sunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, 2 egun barru berdindu zuen Pasaban, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, bere senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zelako. Badirudi italiarrak, oraingoz, igoerekin jarraitzeko asmoak alboratuta dituela.

Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeratan lagundu dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario