lunes, 17 de mayo de 2010

Raúl Gonzalez Blanco


Raúl González Blanco (Madril, Espainia, 1977ko ekainaren 27an jaio zen) futbolari espainiarra da. Espainiako futbol selekzio nazionalarekin internazionala da. Gaur egun Real Madrid futbol talde espainiarran jokatzen du.

Aurrelari postuan jokatzen du eta goleatzaile handia da, bi alditan irabazi du Pichichi Saria. Real Madrid taldearekin gol gehien sartu dituen jokalaria da eta partidu gehien jokatu duen bigarren jokalaria da, Manuel Sanchísen atzetik. Horrez gain, Raúlek palmares zabala dauka: 6 Liga, 4 Espainiako Superkopa, 3 UEFAren Txapeldunen Liga, 2 Kopa Interkontinental eta Europako Superkopa bat irabaziz.

2 comentarios: